ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El Correo
2020/01/13 09:30

Atzo, hilak 12, Durangoko (Bizkaia) kutxazain baten barruan hilik aurkitu zuten etxegabeko pertsona bat. 49 urteko gizonezkoa zen, eta bizilagunek jakinarazi dutenez, maiz joaten zen Frai Juan Zumarraga kaleko sukurtsal horretara, gaua pasatzeko aterpe bila. Goizean topatu zuten haren gorpua, manta batekin estalia, eta Patologia Zerbitzura eraman zuten ohiko azterketa egiteko.

Hainbat hedabidek azpimarratu dutenez, bereziki gau hotza izan zen urtarrilaren 11koa. Durangon, esaterako, zero azpitik izan zen termometroa hainbat unetan. Euskalmetek abisu horia ezarri zuen, izotzaldiak zirela-eta.

Bigarren erailketa urtea hasi zenetik

13 egun ditu 2020. urteak, eta dagoeneko, etxegabeko bi pertsona erail dituzte Euskal Herrian. Hilaren 3an, Donostian (Gipuzkoa) aurkitu zuten 60 urteko gizonezko baten gorpua, Gros auzoko sukurtsal batean. Kartoiekin tapatuta igaro zuen gaua etxegabeak, eta bizilagunek azaldu zutenez, asteak egin zituen kutxazainaren kanpoaldean.