Atzo, martxoak 6, bi langile hil ziren Azkoitian (Gipuzkoa), lanerako erabiltzen zuten ibilgailuak su hartuta. Txurro denda mugikor batean jarduten zuten biek, eta 18:00ak aldera piztu zen sutea, eztanda baten eraginez.
23 urteko emakumezko bat eta 15 urteko gizonezko bat dira hildako langileak, eta Barakaldoko (Bizkaia) bizilagunak ziren.
2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 17 langile erail dituzte Euskal Herrian. Murgan (Aiara, Araba) izan zen azkeneko hilketa, otsailaren 25ean: lau metroko altueratik amilduta zendu zen behargin bat.
Bestalde, oraindik ez dituzte Zaldibarko (Bizkaia) hondakindegian desagertutako bi langileen gorpuak aurkitu.