ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Noticias de Gipuzkoa
2019/09/02 21:43

Pasa den ostiralean, abuztuak 30, hedabideek jakinarazi zuten 26 urteko langile bat erail zutela Lezon (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu zuenez, Ipintzako industrialdean gertatu zen erailketa; hain zuzen, Kuluxka enpresan, zendutako gaztea Recacor enpresako behargina izan arren. Soldatapean lanean ari zela, gurpil pneumatiko bat lehertu zen, eta eztandaren ondorioz hil zen. Urrotzeko (Nafarroa) bizilaguna zen.

Ez du etenik eraildako langileen kontagailuak. Irailean gaude, eta dagoeneko, gutxienez 30 dira Hego Euskal Herrian hil dituzten beharginak.

Elkarretaratzea bihar

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar, Ipintza industrialdearen sarreran. 11:30ean jarri dute hitzordua.