Espainiako Lan Zuzendaritzak atzera bota du Arcelor Mittal altzarigintza enpresak osatutako aldi baterako lan-erregulazio txostena. "Ezinbestekotasun" egoerarekin lotutako argudioak aurkeztu zituen zuzendaritzak, baina ez du ekoizpena eten krisialdian. Hego Euskal Herriko fabrika batzuk, esaterako, Etxebarrikoak (Bizkaia), martxan jarraitzen du %100ean.
Arcelor Mittal multinazionalak dagoeneko abian du lan-erregulazio dosier bat, 2009. urtetik. Zuzendaritzaren esanetan, "merkatu eta industria
automobilistikoan bizi duten eskari falta dela-eta" sartu zen indarrean.
Dena den, LAB sindikatuak ohartarazi duenez, enpresak negoziaketa berri baterako deia egin die sindikatuei, beste erregulazio txosten bat martxan jartzeko asmoa baitu.