ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Maite Ubiria
2020/03/27 10:09

Apirilaren 4an, larunbata, 30 urte beteko dira Jakes Esnal, Frederic Haranburu Xistor eta Ion Kepa Parot preso politikoak atxilotu eta giltzapetu zituztenetik. 1997. urtean, bizi bitarteko espetxe zigorra ezarri zieten hirurei Frantziako Estatuan, ETA erakundeak egindako hainbat atentaturekin lotuta.

1973. urteko zigor kodeko 70. artikuluaren arabera, gehienez 30 urte egin ditzakete presoek kartzelan. Dena den, auzitegiek behin eta berriro ukatu diete baldintzapeko askatasuna. Saint Martin de Re espetxean dute preso Esnal, Mureten Parot, eta Lannemezanen Haranburu.

40 preso ohik gutun bana helarazi diote Frantziako Estatuak Bilbon (Bizkaia) duen kontsulatuari, agintariei eskatzeko hiru preso politikoak askatu ditzaten. Sinatzaile guztiei ezarri zizkieten 30 urtetik gorako kartzela zigorrak, eta haien testigantzak jaso dituzte gutunetan, hirurek bizi duten egoerari azpimarra jartzeko.

Ez da kasu bakarra, baina. Esaterako, aurten 29 eta 30 urte bete dira Josu Arkauz eta Unai Parot preso sartu zituztenetik. Egun, Murtziako presondegian eta Cadizko Puerto de Santamarian dituzte atxilo, hurrenez hurren.