ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/06 10:41

Gaur goizean izan da Bilboko (Bizkaia) Urkila Zentro Sozialistaren hustea. Bilboko Kontseilu Sozialistak azaldu duenez, goizeko 08:30ak aldera joan dira Ertzaintzaren bi furgoi, eta agenteek ostiko batez bota dute Urkilako atea. Eremua itxi dute, eta gainera, desalojoa dela-eta bertaratu diren pertsona guztiak identifikatu dituzte.

Zentroko ateko sarraila aldatu dute, eta ertzainek ez dute aukerarik eman barruan dagoen materiala atera ahal izateko. Legez kanpoko desalojo bat izan da: ez dute inolako agindu judizialik erakutsi barrura sartu ahal izateko, eta ez da desalojoaren aurretiko jakinarazpenik egon.

Eguerdian BBKren Errekaldeko sukurtsalera sartu dira Kontseilu Sozialistako hainbat kide, hustea dela-eta protesta egiteko. BBK da Urkila kokatuta dagoen eraikinaren legezko jabea. Ertzaintza bertaratu da eta barruan zeuden pertsonak kanporatu ditu; gero, itxi egin dute sukurtsalaren aurreko aldea.

Bilboko Kontseilu Sozialistak apiril hasieran jakinarazi zuen Zentro Sozialista bat ireki zuela Bizkaiko hiriburuan; hain zuzen, Errekalde auzoan. "Zentro Sozialista proletalgoaren autodefentsa tresnak indartzeko, antolakuntza gaitasunak irabazteko, formakuntza politikoa sustatzeko eta kultura sozialista garatzeko elkargune bat izan dadin egingo dugu lan", esan zuten orduan Kontseilu Sozialistako kideek.

Protesta arratsaldean

Urkilaren hustea salatzeko protestara deitu du Kontseilu Sozialistak. Elkarretaratze bat egingo dute 19:00etan, Bilboko epaitegien aurrean (Buenos Aires kalea, 6).

NO HAY COMENTARIOS