AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/03 16:30

Gaur jakinarazi du Bilboko (Bizkaia) Kontseilu Sozialistak Zentro Sozialista berri bat eskuratu duela Errekalde auzoan. Zortzi urtez egon da hutsik espazioa, eta "proletalgoaren antolakuntza independentea sustatzeko helburuz" birjabetu dute Kontseilu Sozialistako kideek.

"Zentro Sozialista proletalgoaren autodefentsa tresnak indartzeko, antolakuntza gaitasunak irabazteko, formakuntza politikoa sustatzeko eta kultura sozialista garatzeko elkargune bat izan dadin egingo dugu lan", argitu dute. Bilboko Kontseilu Sozialistak martxan duen Oinarrizko Produktuen Biltegia, esaterako, Zentro Sozialistara tokialdatuko dute, eta Mugimendu Sozialistako zenbait eragilek izango dute jardun politikorako aterpe modura gune berria.

Espazioa egokitzeko lanekin jarraituko dute datozen egunetan, eta aurki aurkeztuko dute jendaurrean, ate irekien jardunaldi baten bidez.

Bitarteko propioak

"Langile klasearen bizi-baldintzak egunetik egunera okertzen ari diren testuinguru batean abiarazi dugu proiektu hau; bizi-bitartekoen garestitze etengabeak eta ezegonkortasun ekonomikoak gogor kolpatzen gaituzten garaiotan", adierazi du Bilboko Kontseilu Sozialistak: "Kapitalismoa krisi betean dago, eta hari aurre egin nahian oligarkiak erreforma prozesu sakon bat darama aurrera, langileriaren bizi-baldintzei eta eskubide politikoei eraso eginez".

"Ofentsiba horri aurre egiteko beharrezkoa den klase independentzia sustatzeak bitarteko propioak garatzea eskatzen du; eta beraz, baita jardun politikorako aukera egokiak eskaintzen dituzten espazioak eskuratzea, egokitzea, eta langileon interesen zerbitzura jartzea ere. Zentzu horretan egin nahi dugu ekarpena Zentro Sozialistarekin", jakinarazi du.

EZ DAGO IRUZKINIK