Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bihar egingo du ikasturteari hasiera emateko ekitaldia, Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) campusean. Horren harira, Palestinaren aldeko mobilizazio bat prestatu du Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak, "Israelgo Estatu terroristarekin Eusko Jaurlaritzak eta EHUk duten konplizitatea salatzeko eta palestinar erresistentziari elkartasuna adierazteko".
Goizeko 11:00etan izango da mobilizazioa, Aulariopean. Palestinar erresistentzia aurrera! Eusko Jaurlaritza eta EHU genozidioaren konplize! lelopean egin du deialdia IAk.