ACTUALIDAD / Fascismo
Bigarrenez egin dute Egun Antifaxista Baionan
Larunbatean izan zen Egun Antifaxista Le Bistroten: faxismoaren gorakadaz eta adierazpen faxistei aurre egiteko borrokaz jardun zuten hainbat saiotan.
2025eko urtarrilaren 20
Bigarrenez egin dute Egun Antifaxista Baionan

Baionan (Lapurdi) iaz egin zuten Egun Antifaxista lehenengoz, eta bigarren edizio bat izan da aurten: joan den larunbaterako, urtarrilaren 18rako, antolatu zuten egitaraua. Le Bistroten eta Epaiskan egin zituzten Egun Antifaxistako ekimenak. Hain justu, bi hitzaldi izan ziren lehenengo, eta zenbait musika-emanaldi horren ondotik.

15:00etan hasi zen egitaraua, Le Bistroten, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren (EHKS) hitzaldi batekin. Faxismoaren gorakadaren inguruan aritu zen. Ondoren, adierazpen faxistei aurre egiteko borrokari buruzko mahai-inguru bat izan zen, hainbat partaiderekin: Donostia Antifaxista, Bidasoko Gazte Langileon Asanblada eta Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialista (GKS). 21:00etatik aurrera gaualdia egin zuten Epaiskan, Werewolf Color Orchestra eta DBO DJaren eskutik.