ACTUALIDAD / Violencia machista
Bi gizonezkok emakume bat eraso zuten urtarrilean Basauriko geltoki batean
Trenaren zain zegoela hurbildu ziren emakumearengana, "jarrera erasokorrarekin eta keinu sexualak egiten". Urtarrilean izan zen erasoa.
2021eko otsailaren 8
Bi gizonezkok emakume bat eraso zuten urtarrilean Basauriko geltoki batean

Basauriko Asanblada Feministak gaur jakinarazi duenez, bi gizonezkok emakume bat eraso zuten urtarrilean Basauriko (Bizkaia) Euskotren geltokian. Trenaren zain zegoela hurbildu ziren emakumearengana bi erasotzaileak, "jarrera erasokorrarekin eta keinu sexualak egiten", asanbladaren esanetan. "Trena berehala heldu zenez, ez zen ezer larriagorik gertatu".

Iruñean (Nafarroa) jazo den sexu-eraso bat ere atera da argitara gaurkoan: otsaileko aurreneko astean, gizonezko batek emakume bat bortxatu zuen atari batean.