ACTUALIDAD / Violencia machista
Bi emakumeri sexu-jazarpena egin die gizon sakandar batek
Internet bidez jazarri ditu bi emakumeak, haien irudiak nahiz "eduki pornografiko esplizitua duten beste irudi batzuk" bidalita; iruzkin lizunak eta sexu-harremanak izateko eskaerak egin dizkie. Sakanako Itaiak protesta batera deitu du gaurko, Altsasun.
2022eko azaroaren 4
Bi emakumeri sexu-jazarpena egin die gizon sakandar batek

Atzo 36 urteko gizon bat atxilotu zuten Sakanan, Nafarroako bi emakumeri sexu-jazarpen jarraitua egiteagatik. Internet bidez jazarri ditu biak, sare sozial ezagun bat erabilita. Emakumeek azaldu dutenez, sare sozialetatik haien argazkiak lortu, "ia modu obsesiboan" haiei bidali eta iruzkin lizunak egin izan dizkie, baita "eduki pornografiko esplizitua duten beste irudi batzuk" bidali ere. Berekin sexu-harremanak izateko eskatu izan die, gainera.

Emakumeetako batek salaketa bat aurkeztu du nahiko berriki, eta une horretan oroitu zen polizia antzeko salaketa bat jarrita zuela jada beste emakume batek. Erasotzaile berdina izan zitekeelakoan abiatu zuten ikerketa, atzo gizona atxilotzera arte.

Erasotzailea atxilotzean bere sakelako telefonoa miatu zuten poliziek, eta bi emakumeei bidalitako ia irudi guztiak berreskuratu dituzte. Iruñeko (Nafarroa) epaitegietako epaile baten aurretik igaro ostean, aske geratu da gizona, baldintzapean; pasaportea kendu diote.

Sakanako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak mobilizatzera deitu du gaur arratsalderako, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean. 19:00etan izango da protesta, Altsasuko (Nafarroa) udaletxe aurrean.

"Emakume langileok egunero jasaten ditugu mota honetako eta beste askotariko erasoak.