ACTUALIDAD / Violencia machista
Bi emakumeri eraso egin diete Gasteizen
Haien bikotekideek eraso diete bi emakumeei, eta atxilotu egin dituzte bi gizonezkoak.
2021eko apirilaren 29
Bi emakumeri eraso egin diete Gasteizen

Asteazkenean haien bikotekideei erasotzeagatik atxilotu zituzten Gasteizko (Araba) bi gizon; 30 urte ditu batek eta 39, aldiz, besteak. Bi kasuak gaueko 22:00 aldera izan ziren.

Adurtza auzoan izan zen erasotua emakumeetako bat. Kalean aurkitu zuten, jasandako biolentzia fisikoaren aztarnekin. Emakumearekin eztabaidatu zuela onartu ondoren eraman zuten atxilo haren bikotekidea.

Bigarren kasuari dagokionez, poliziari deitu zion erasotua izan zen emakumeak, bere bikotekideak mehatxatu, iraindu eta etxetik ateratzea ukatu ondoren.