ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Infobae
2023/04/18 09:08

Lehenago ere jarri du zalantzan Espainiako Gobernuaren neurriaren eraginkortasuna FACUA kontsumitzaileen elkarteak, ehunka produkturen prezioak aztertu ostean. Urtea hastearekin batera ezarri zuen neurria gobernuak: oinarrizko kontsumorako hainbat produkturi Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZa) kentzea edo murriztea agindu zuen. FACUAk, dena den, zortzi banaketa-kate handitako ehunka elikagairen prezioak ikustatu ditu urtea hasi zenetik, eta prezioek berdin-berdin gora egin dutela jakinarazi du.

Martxoan esan zuen elikagaien %20 garestitu zirela. Orain, datu berri bat atera du argitara: produktuen %42 dira garestitu direnak. Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidl, Hipercor eta Mercadona kateetako 991 produkturen prezioak aztertu ditu FACUAk, eta 416 kasutan egiaztatu du kostuak gora egin duela.

Apirilaren 3an, 4an, 5ean eta 11n egin zituen azkeneko azterketak. Urtarrilean, otsailean eta martxoan salaketak aurkeztu zituen elkarteak Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordean, prezioen igoera horiek zirela-eta. Hala ere, ez da erantzunik izan oraingoz.

Dirudienez, frutak eta barazkiak dira gehien garestitu direnak. Azkenekoz topatu dituen 416 prezio-igoeretatik 152 (%36,5) frutei eta barazkiei loturikoak dira. Oliba-olioetan izan dira igoeretatik 80 (%19,2), esne edo esnekietan 63 (%15,1), arrozetan eta pastetan 54 (%12,9) eta lekaleetan 33 (%7,9).

NO HAY COMENTARIOS