AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Efeagro
2023/03/07 14:45

2023. urtearen hasierarekin, ustez inflazioari aurre egiteko neurri berri bat sartu zuen indarrean Espainiako Gobernuak: Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZa) kentzea edo murriztea oinarrizko kontsumorako hainbat produkturi. Berez, bertan behera geratu da ogiari, esneari, arrautzari edota barazkiei ezarritako BEZa, eta %5era jaitsi da olioari nahiz pastari aplikatutakoa. Aurtengo ekainera arte egongo da martxan neurria.

FACUA kontsumitzaileen elkarteak, ordea, zalantzan jarri du esku-hartze horren eraginkortasuna. Berriki egin duen ikerketa baten arabera, otsailean %20 garestitu dira BEZ murriztua daukaten hainbat produktu. Oinarrizko produktuen prezioen gorakadak, beraz, ez du etenik izan. Fruituak, barazkiak, pasta eta oliba-olioa dira gehien garestitu diren elikagaiak.

Urtarrileko aurreneko astea igaro zenerako, zortzi supermerkatu-kate salatu zituen FACUAk, BEZaren jaitsierari lotutako merkatzeak ez aplikatzeagatik. 676 produkturen prezioak aztertu zituen elkarteak iazko abenduaren 30etik aurtengo urtarrilaren 3ra bitartean, eta 52 produktutan atzeman zuen prezioak ez jaistearen iruzurra.

Espainiako Estatistika Institutuak (INE, gaztelerazko sigletan) jakinarazi duenez, 2022ko abendutik hona, hiru hilabetez jarraian egin dute gora inflazio orokorraren datuek. Hautsi egin da, hortaz, udatik izan zen beheranzko joera.

EZ DAGO IRUZKINIK