ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Etxeguren
2025/05/27 15:20

Gaur eguerdian, lan-istripuz galdu du bizia langile batek Amurrioko (Araba) Tubos Reunidos lantegian. Antza denez, teilatu batean ari zen lanean, baina jausi eta bertan hil da. Badirudi azpikontratazio bidez ari zela beharrean, Trapagarango (Bizkaia) Pavimprot enpresarentzat jarduten baitzuen soldatapean, eta gertuko iturrien arabera, posible da erabiltzen ari zen arnesa hautsirik egotea aurretik.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 22 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Atzo bertan, Andosillan (Nafarroa) hil zen 50 urteko behargin bat, karga batek azpian hartu ostean.

NO HAY COMENTARIOS