ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Balmasedan Parke Eolikorik Ez
2024/12/18 09:38

Alerion Spain S.L. enpresak Galdamesen errota eoliko bat eraikitzeko eskaera egin du, Enkarterrietan. 4,95 megawatt ekoizteko potentzia izanen luke azpiegiturak, baina ez da inguruan proiektatu duten instalazio txikitzaile bakarra. Izan ere, Bizkaiko mendebaldeko Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz inguruan zortzi aerosorgailu eraikitzeko asmoa dago, osotara.

Balmasedan, gainera, bi parke eoliko egiteko proiektuak aurkeztu dituzte: Haya I eta Haya II. Kolitza eta Sabugal mendien arteko gailur-lerroan kokatuko lirateke, lau aerosorgailurekin. Enkarterrietako bizilagun ugari agertu dira parkeak eraikitzearen kontra, eta Euskal Herria Bizirik plataformak aurka egin du.

Bestalde, Euskal Haiziek S.L. enpresak sei aerosorgailu jartzeko baimena eskatu du jadanik. Gordexola, Güeñes eta Zalla inguruan eraiki nahi ditu errotak, 6 megawatteko ahalmenarekin. Enpresak berak azaldu duenez, aerosorgailu bakoitzak 115 metroko dorre bat izango luke, eta hormigoizko zapata bat edukiko luke oinarri. Hori ez ezik, turbinak 170 metroko diametroko hiru pala izango lituzke, eta instalazioa 200 metroko altuerara iritsiko litzateke denera.

NO HAY COMENTARIOS