ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / La Haine-ren bidez
2026/02/10 10:38

Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa), familia bat etxegabetu zuen Foruzaingoak duela astebete, otsailaren 3an. La Haine-k eman du horren berri: andre nagusi bat, bere alaba eta bi biloba adingabeak bota dituzte euren etxetik, jabeak hala eskatuta. Desalojoan, gainera, gertatzen ari zena grabatzen ari zen pertsonari eraso zioten poliziek, aipatutako hedabideak zabaldutako bideoak erakusten duenez.

Familiak azaldu du alokairuan bizi izan dela, eta etxeko galdara hondatzean hasi zela gatazka: jabeak uko egin zion galdara konpontzeari edo berri bat jartzeari, maizterrek hainbatetan eskatu arren. Hori ikusita, alokairua ez ordaintzea erabaki zuen familiak, protesta modura.

Urrian hasi ziren errenta ez ordaintzen, etxejabeari presioa egiteko asmoz, negua hurbiltzen ari baitzen eta galdarak izorraturik jarraitzen baitzuen. Errentatzaileak, baina, beharrezko konponketak edo aldaketak egin ordez, epaitegietara jo zuen maizterrak etxetik bota ahal izateko. Epaitegiak desalojo-agindua eman zuen, eta foruzainek aurreko astean gauzatu zuten hura, indarrez.

NO HAY COMENTARIOS