ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Batzar informatiboa Irizar jauregian. Argazkia: Lubaki
2019/10/19 15:57
Gaur, hilak 19, Lubaki Langile Elkartasun Sarearen aurkezpen jardunaldiei bukaera eman diete Bergaran (Gipuzkoa). Batzar informatiboa egin dute goizean, Irizar jauregian, proiektuaren nondik norakoak eta hainbat gako mahaira ateratzeko. Gauean, aldiz, aisialdirako aukera izango da Bergarako Gaztetxean, hainbat kontzertu antolatu baitituzte.

Lubakiren aurkezpen jardunaldien barruan, hitzaldiak eta mahai-inguruak egin dituzte azken asteetan, formakuntzan eta langileriaren antolakuntzan sakontzeko asmoz, eta komunitatea indartzea helburu. Besteak beste, genero eta etxebizitza problematikak edota soldatapeko lana izan dituzte hizpide. Hala, Lubakiko kideek jakinarazi dutenez, "arrakastatsuak izan dira aurkezpen jardunaldiak". 

Irailaren 11n aurkeztu zuten Lubaki, Bergaran. Orduko hartan adierazi zuten lan arloa eta "genero zein etxebizitza problematikak" jorratuko dituztela, baita "gai konkretuak lantzeko dinamikak eta heziketa politikorako hitzaldi, mintegi edota mahai inguruak" prestatzeko asmoa agertu ere. "Beharren eta gaitasunen arabera", lan lerro gehiago irekitzeko asmoa dutela ere azaldu zuten. Zentzu horretan, "aurrerapauso" gisa ikusi dute gaurko batzarra.