ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/01/11 18:49

Frantziako Armada propaganda-kanpaina bat egiten ari da Baionako (Lapurdi) Ametzondo merkataritza-gunean, besteak beste, errekrutatzeko asmoz. Gaur goizean, Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) protesta-ekintza bat egin du bertan, armadaren kanpaina salatzeko eta larriagotzen ari den gerra-mehatxuari aurre egiteko. "NATOren aurka" edo "Langileonak dira gorpuak" zioten kartelak hartuta, militarren postura bertaratu dira hainbat gazte, haien propaganda belizistari ezetz esateko.

"Frantziako Estatuak eta oro har Mendebaldeko agintariek gerla zabaltzen dute mundu osoan, agenda belizistaren baitan aurrekontu militarrak handituz, armagintzaren industria indartuz eta estatuak militarizatuz", salatu du GKSk: "Kapitalisten gerra horretan, alta, langileok jartzen ditugu gorpuak guda-fronte desberdinetan". Inposatzen ari diren agenda belizistari aurre egitera deitu du antolakundeak, eta, horretarako, beharrezkotzat jo du "instituzioetatik at antolatzea".

Bide horretan, gerra-mehatxuaren kontra mobilizatzeko deia egin dute Ipar Euskal Herriko kideek, eta zentzu horretan indartu nahi izan dituzte GKSk urtarrilaren 25erako antolatu dituen mobilizazioak. Gerra-mehatxuaren zein faxismoaren gorakadaren kontra mobilizatuko da Mugimendu Sozialista egun horretan, Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa).

NO HAY COMENTARIOS