ACTUALIDAD / Itaia
Baionako aurtengo bestetan ere Babesgunea jarriko du Itaiak
Cafe Akelarreren alboan egongo da Babesgunea, eta eraso bat jasan edo ikusten dutenei bertaratzeko deia luzatu die Itaiak. Uztailaren 15ean hasiko dira jaiak.
2026eko ekainaren 25 - 05:53
Baionako aurtengo bestetan ere Babesgunea jarriko du Itaiak

Baionako (Lapurdi) aurtengo bestetan ere indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo bat izango du indarrean Itaiak. Pare bat urte dira jada jaietan eraso matxistei erantzuteko esku hartzen duenetik, eta horren barruan, Babesgune bat jartzen du hirian, erasoren bat jasaten edo ikusten dutenek nora jo eduki dezaten.

Bada, urte honetan ere ezarriko du Babesgune bat Emakumeen Antolakunde Sozialistak, Cafe Akelarreren alboan (Pontrik karrika, 4). Uztailaren 15etik 19ra bitartean izango dira bestak.

Iaz, sexu-erasoen aurkako prebentzio-gune bati eraso zioten hainbat pertsonak: kalte materialak eragin zizkioten Maina espazioari.