ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Baionako Herriko Etxea
2025/07/14 09:42

Uztailaren 9tik 13ra bitartean izan dira Baionako (Lapurdi) bestak, eta sexu-indarkeriaren aurkako prebentzio-lanetan jardun dute, besteak beste, Maina espaziotik. Ostiral gauean, baina, eraso bat jasan zuten bertan: hainbat pertsonak jo zuten Reduit plazan kokatutako postuaren aurka, kalte materialak eraginez.

Maina espazioko boluntarioek larunbat goizean aurkitu zuten gunea erasoturik: lurrean zeuden pegatinak, eskuorriak eta abar. 

Ez da Baionako bestetan indarkeria matxistaren aurkako jardunari erasotzen dioten lehen aldia, dena den. Iaz, kaleetan indarkeria matxistaren kontra zegoen propagandari eraso zioten, aldarri faxistekin ezkutatuz.

Itaiaren elkarretaratzea atzo

Ipar Euskal Herriko Itaiak protesta bat egin zuen atzo eguerdian Baionako Herriko Etxearen parean, bestetako indarkeria matxista eta gorakada erreakzionarioa salatzeko. Maina espazioak jasandako erasoa gaitzetsi zuen kontzentrazioan, eta elkartasuna adierazi zien bertan aritzen diren boluntarioei.

NO HAY COMENTARIOS