ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/19 08:02

Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatuta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izan dira protestak joan den asteburuan, Palestine Actioneko preso politikoekin elkartasunez. Ostiralean egin zuten manifestazio bat Donostiako Alde Zaharrean barrena, larunbatean egin zuten kontzentrazio bana Bilboko Areatzan eta Iruñeko Udaletxe Plazan, eta igandean mobilizatu ziren Gasteizen, Andre Mari Zuriaren Plazan. Guztietan, Elkartasuna ez da delitua. Solidarity with Palestine Action leloa irakur zitekeen argi.

Erresuma Batuan, Israelgo industria militarra sabotatzea egotzita espetxeratu zituzten Palestine Actioneko zortzi militante, eta preso dituzte oraindik, "behin-behinean" berez. Protesta modura, hainbatek ekin diete gose grebei ordutik, eta gaur egun hiru kidek jarraitzen dute horretan: Heba Muraisi, Kamran Ahmed eta Lewie Chiaramellok, hain zuzen ere. Palestinarekin Elkartasunak abenduaren bukaeran salatu zuen osasun-egoera larrian daudela grebalariak, eta haien alde mobilizatzera deitu zuen gero. 

Asteburuko protestetan, Erresuma Batuko kideei babesa emateaz gain, "Palestinarekiko elkartasun-mugimendua jasaten ari den errepresioa" salatu zuen plataformak. Aste berean, asteazkenean zehazki, bi lagun atxilotu zituzten Iruñean (Nafarroa), iazko urriaren 15ean Palestinaren alde izan ziren mobilizazioei lotuta.

NO HAY COMENTARIOS