ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/16 08:55

Aurreko astean, eraso matxista ugariren berri eman zuten Euskal Herrian. Besteak beste, jakinarazi zuten Bilbon (Bizkaia) 31 urteko emakume bat erail zuela bere bikotekideak asteazken gauean; eta, Luhuson (Lapurdi), festetan izandako bortxaketa bat eman zuten argitara. Abuztuaren 14tik 18ra bitartean izan ziren jaiak, eta Ipar Euskal Herriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak aurreko astean azaldu zuen neska bat bortxatu zuela mutil batek.

Bi eraso horiek direla-eta, mobilizazio ugari egin ditu Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak Euskal Herriko hainbat herritan. Bilboko erailketa matxista salatzeko, protestak antolatu zituen ostegunerako eta ostiralerako; Andoainen (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Baionan (Lapurdi), Gernikan (Bizkaia), Iruñean (Nafarroa), Legazpin (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa) eta Zestoan (Gipuzkoa).

Luhuson, berriz, larunbaterako deitu zuen elkarretaratze batera Itaiak, abuztuan izandako bortxaketa salatzeko eta indarkeria matxista osori ezetz esateko.

Gutxienez bost eraso Nafarroan asteburuan

Joan den asteburuan, gutxienez bost gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, eraso matxistak egiteagatik. Horietako bat Zizurren (Nafarroa) izan da, nahiz eta ez duten argitu jai-eremuan gertatu den edo ez. Izan ere, aurreko asteazkenean hasi ziren festak Zizurren, eta hainbat emakumeri eraso dietela ohartarazi dute berriki.

NO HAY COMENTARIOS