Atzo, maiatzaren 11n, kontzentrazio bat izan zen Gasteizko (Araba) Andre Mari Zuriaren plazan. Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean, azkenaldian Arabako hiriburuan izan diren eraso matxista guztiak gaitzetsi zituzten protestan. Azken egunetan gutxienez lau eraso matxista atera dira argitara Gasteizen, eta, apirilaren hasieratik, gutxienez 23 emakumeri eraso diete.
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak egin zuen mobilizazio deialdia. "Indarkeria matxistaren aurkako borroka lehen lerroan jartzea da gure
lehenengo egitekoa; erasotuen babesa antolatzearen, erasotzaileen
inpunitatearekin amaitzearen eta, orokorrean, erasoei aurre egiteko gaitasunak
eraikitzearen bitartez", adierazi zuten Itaiako kideek.