ACTUALIDAD / Derecho burgués
Auzitegi Nazionalak ireki berri dion auziagatik deklaratzera deitua izan da Nekane Txapartegi
Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur egun Suitzan bizi den Nekane Txapartegiren aurkako auzi berri bat ireki du. Kausa berri horren harira, deklaratzera deitua izan da.
2019eko maiatzaren 22
Auzitegi Nazionalak ireki berri dion auziagatik deklaratzera deitua izan da Nekane Txapartegi

Gaur goizean Bilgune Feministak adierazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak Nekane Txapartegi asteasuarra bideokonferentzia bidez deklaratzera deitu du, bere aurka ireki duten kausa berria dela eta. Ez dute kausa berri horren inguruko informazio gehiago eman.

2009. urtean epaitu, eta sei urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri zion Txapartegiri Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta 18/98 sumarioaren barruan ere bada. Atxiloketaren unean Guardia Zibilaren eskuetan torturatua izan zela salatu zuen asteasuarrak. 2017. urteko irailaren 15ean aske geratu zen, bere aurkako kondena preskribatuta geratu baitzen.