ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/26 18:24

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Lehen Atalak argitara atera du Marixol Iparragirreri egindako lehenengo epaiketako ebazpena: 1995. urtean Luciano Cortizo militarraren aurkako atentatua "agintzea" eta "lehergaiak hornitzea" egotzita, 122 urteko espetxe zigorra ezarri dio. Iragan uztailaren 8an eta 9an epaitu zuten preso politikoa, aurreneko aldiz Espainiaratu zutenetik. Hortaz, Auzitegi Nazionalak bat egin du Jose Perals fiskalak egindako 122 urteko zigor eskaerarekin.

2014. urtean jakinarazi zioten Iparragirreri atentatu horren harira auzipetu zutela, Frantziako Estatuan preso sartu eta hamar urtera. Haren aurkako beste hamaika auzi dituzte irekita Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta antza, datorren urrian eta 2021. urteko urtarrilean izango dira hurrengo bi epaiketak.

Eskoriatzarra 16 urtez izan dute preso Frantziako kartzeletan, eta ia lau hamarkada egin ditu "etxetik kanpo". Egun, Brievako (Avila) presondegian dute gatibu.

NO HAY COMENTARIOS