AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/03 15:05

Marixol Iparragirre preso politikoak iazko abuztuan bukatu zuen espetxe zigorra Frantziako kartzeletan. Irailean, ordea, Espainiaratu egin zuten eta, Auzitegi Nazionaletik igaro ostean, Madrilgo Soto del Realen sartu zuten preso. Hurrengo astean epaituko dute aurrenekoz Auzitegi Nazionalean. Guztira, bere aurkako hamabi auzi dituzte zabalik, baina 1995. urteko kasu bat izan du oinarri Iparragirreren aurkako azken euroaginduak, baita datorren asteko epaiketak ere.

Izatez, urrirako aurreikusi zuten saioa. Ekainaren 15ean jakinarazi zioten azkenean uztailaren 20an epaituko zutela, eta ekainaren 17an, hitzordua aurreratu eta data berria helarazi zioten: uztailaren 8a eta 9a. Eskoriatzarraren aurka duten froga bakarra da Anboto sinadura daraman paper bat.

Gaur, uztailak 3, Donostian (Gipuzkoa) agerraldia egin dute dozenaka pertsonak, tartean, senide eta lagunek. "Hemen gaudenok ozen exijitzen dugu Marixolen askatasuna", adierazi dute. Azpimarratu dute Iparragirrek 16 urte egin dituela preso, eta ia lau hamarkada "etxetik kanpo".

2004. urtean atxilotu zuten Iparragirre, Mikel Albisurekin batera. 20 urteko zigorra ezarri zieten biei.

EZ DAGO IRUZKINIK