ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/10/10 19:06

Aurtengo urriaren 12an ere izango da Alarde Antifaxista Bilbon (Bizkaia), bigarren aldiz. 12:00etan abiatuko da martxa Jesusen Bihotzetik Arriagara, "kapitalismoaren eta berak eragindako faxismoaren aurkako borrokan elkarren beharra dugula adierazteko" eta "herri langilearen aldarrikapen historikoei eta egungo haserreari modu bateratuan eta oroimenaren bidetik marko bat eskaintzeko", antolatzaileen esanetan.

Azaldu dutenez, "klase borroka ardatz duen borroka antifaxistaren baitan kokatzen da" ekimena. "Oroimen historiko bizitik abiatzen den ekimena da gurea, gure aurreneko borrokalari antifaxista guztiek utzitako ondarea aldarrikatu eta kaleratzearekin batera, eurek abiarazitako borrokaren zentzuak, helburuak eta duintasunak erabateko gaurkotasuna dutela agerrarazteko beharra sentitzen dugulako. Batasuna bide eta xede duen ekimena, jakin badakigulako borrokarako borondatea dugun guztion ardura dela antifaxismoa indartzen jarraitzea", diote.

Iaz Alarde Antifaxista aurreneko aldiz egin eta urtebetera, "oroimen antifaxista historiko biziak" berriro "Bilboko kaleak zeharkatzera eramango" dituela adierazi dute; "gure aitona-amonek erakutsitako borrokarako grina, ausardia, irmotasuna eta eskuzabaltasuna harrotasunez gogora ekartzera", hain zuzen.