ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / El Diario Solidario
2022/10/28 09:11

Aurrera doa Espainiako Gobernuak 2023. urterako proposatutako Aurrekontu Orokorrak onartzeko tramite parlamentarioa. Osoko zazpi emendakin aurkeztu dira guztira, eta atzo izan zen horiek onartzeko edo atzera botatzeko bozketa Diputatuen Kongresuan. 186 hautetsik baztertu zituzten osoko emendakinak, ezetz bozkatuz; tartean, EAJko, EH Bilduko eta Esquerra Republicanako (ERC) hautetsiek. Osoko emendakinen aldeko 159 boto izan ziren, eta hamahiru abstentzio.

Kongresuko lehenengo bozketa erraz gainditu du, beraz, PSOEk eta Unidas Podemosek egindako plangintza ekonomikoak, EAJren, EH Bilduren eta ERCren babesarekin. Hortaz, gobernuaren proposamenak jarraituko du eztabaidagai izaten Diputatuen Kongresuan.

Gaur, urriaren 28an, 14:00etan amaituko da emendakin partzialak aurkezteko epea. Ponentziaren txostena eratuko dute gero, eta azaroaren 11ra arte izango dute horretarako. Aurrekontuen Batzordeak, gero, onartutako emendakin partzialekin osatu beharko du irizpen bat, azaroaren 19a baino lehen. Kongresuan azaroaren 21etik 24ra bitartean izango da azken txosten hori onartzeko edo ezeztatzeko bozketa, eta horren ondoren eramango dute Senatura.

NO HAY COMENTARIOS