ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / IU
2025/12/11 18:41

Azken bi hilabeteetan, etxerik gabeko etorkinen aurkako bi eraso larri izan dira Bilboko (Bizkaia) Atxuri auzoan: batetik, Miraflores inguruan, kanpin-denda bati eraso diote sua erabiliz; eta, bestetik, pertsona bat taldean jipoitu dute hainbat ezezagunek eta ibaira bota dute. 

Bilboko kolektibo ugarik salatu dute larriagotzen ari dela etxebizitza-krisia (azken zenbaketa ofizialetan 600 bat lagun topatu dituzte kale-egoeran), eta etxerik gabeko pertsonen aurkako erasoez ohartarazi dute. Kaleak hiltzen du lelopean, atzo iluntzean egin zuten protesta bat Atxurin, Atxuri Harrerak antolatuta eta 60 eragileren babesarekin.

Atxuri Harrerak seinalatu duenez, kale-egoeran dauden pertsonen aurkako erasoek aporofobia, arrazakeria eta arabiarren aurkako jarrera ezkutatzen dituzte. Izan ere, azaldu dute Afrika iparraldeko etorkin ugari ezagutu dituztela zaurgarritasun-egoera horretan, eta gorrotozko diskurtsoen gorakada informazio faltarekin eta diskurtso autoritarioekin nahiz eskuin muturrekoekin lotu ditu kolektiboak, Radio Popular-ek jaso duenez. Instituzioen partetik nagusitzen den alternatiba falta eta "biolentzia instituzionala" nabarmendu ditu, gainera.

NO HAY COMENTARIOS