ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Arcelor Mittal enpresa-taldearen ACB planta, Sestaon.
2022/02/01 18:47

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente (ABEE) berri bat irekitzeko asmoa azaldu du Arcelor Mittal enpresa-taldeko zuzendaritzak, Sestaoko (Bizkaia) ACB plantan, hain zuzen ere. 278 langile kaltetuko lituzke neurriak; hala, abenduaren 7tik jardunean ezarritako etenaldia luzatuko luke zuzendaritzak. 

Abenduko itxiera hori urtero egiten bada ere, espero baino gehiago luzatuko da aurten. Lantegiko etenaldiaren zioak trenaren konponketa, berrikuntza-lanak zein argindarraren prezio altua izan dira zuzendaritzaren arabera eta, antza, argindarraren garestitzea dela-eta, otsailera arte zabalduko da ekoizpenaren geldialdia. Halere, sindikatuek salatu dute programatuta zegoela etena eta ez duela zerikusirik argindarraren prezioarekin.

Ziurgabetasuna ACB plantan

Testuinguru horretan erakutsi du zuzendaritzak espediente berri bat ezartzeko asmoa, eta iazko azaroan aurkeztutako espedientea batu behar zaio horri. Modu horretan, zuzendaritzak "lanpostuak amortizatu" nahi dituela salatu du ELA sindikatuak eta, Landabengo (Nafarroa) Volkswagen zein Gasteizko (Araba) Mercedes lantegietan gertatu bezala, izaera iraunkorra ari dira hartzen aldi baterako espedienteak. Hala, aldi baterako kontratuak liratekeenak iraunkortzen dira, betiere Estatuak soldaten zati bat ordainduta.

Bestetik, iraungitze-espediente bat ere ezarriko du zuzendaritzak, errelebo-kontratuen bitartez erretiroa hartu behar duten langileei zuzenduta; aldi berean aplikatuko du aipatutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea.

ELAk azpimarratu du "ziurgabetasuna sortzea" eta langileei "xantaia egitea" dela zuzendaritzaren helburua, baita amortizazioak eta malgutasuna lortzea ere.

NO HAY COMENTARIOS