ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Gasteizko Udala
2025/03/10 13:28

Erakunde publikoak ere gero eta gehiago ari dira erabiltzen adimen artifiziala, baina ez edozein funtziorekin: sarri, kontrol soziala areagotzeko eta errepresioa eraginkorragoa izan dadin baliatzen dute. Horixe bera gertatzen ari da, esaterako, Gasteizen (Araba): teknologia hori oinarri duten hainbat proiektu abiatu ditu jadanik udalak. Isurpen Gutxiko Eremuan (ZBE, gazteleraz) bideo-zaintzako 30 kamera izango dira martxan laster, trafikoa kontrolatzeko, eta adimen artifiziala aplikatuko dute gailu horietan.

Itxura denez, matrikulak identifikatzeko gaitasuna izango dute zaintza-kamera horiek, eta, adimen artifizialaren bidez, ustezko gidariei zuzenean isunak jartzeko aukera ere emango dute. Badirudi udan jarriko dituztela abian gailu berriak, Gasteizko Alde Zaharrean eta Zabalgunean trafikoa murrizteko neurriak aktibatzean.

Adimendun kamerei esker, agintaritzek aukera izango dute murriztutako eremuetan auto bakoitzak igarotzen duen denbora zehatza ezagutzeko, isunak ezartzeari begira. Matrikularik ez duten edo egoera txarrean dauden kotxeak ere identifikatuko omen dituzte modu horretan.

NO HAY COMENTARIOS