ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Gasteiz Hoy
2023/01/09 10:23

Urte berriarekin, %8,7 garestitu dute Altube (Araba) Bilbo (Bizkaia) lotzen dituen AP-68 autobidea. Zehazki, 50 zentimo garestiagoa da autobide horretako kokalekuan ordaindu beharreko bidesaria: 6,25 euro ordaindu behar dira gaur-gaurkoz, 2022ko 5,75 euroen aldean. Bizkaiko eta Arabako hiriburuen artean, biderik motzena da AP-68 autobidea. Bidesariaren garestitzea, gainera, autobideko tarte guztietan aplikatuko da.

Espainiako Gobernuak, berez, hitzeman zuen mugatu egingo zuela bidesarien garestitzea 2023rako: %4ko igoera bat baino ez zela baimenduko esan zuen. AP-68 autobidean izan den garestitzeak bikoiztu egiten du muga hori. Gobernuak jarritako muga hori beteko balitz, gehienez 5,98 eurora igoko litzateke Altube eta Bilbo lotzen dituen autobideko bidesaria.

Gipuzkoako ordainpeko autobideetako bidesariak ere garestitu dira 2023. urtea hastean. Hain justu, %2,25 garestitu dira bidesariak, iazko udazkenean aurreratu zuten modura.

NO HAY COMENTARIOS