Urtarrilaren 31ko mobilizazio-egunari begira propaganda politikoa egiteagatik jasandako errepresioaren balantzea egin du Iruñerriko (Nafarroa) Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Nafarroako hiriburuan soilik, 75 pertsona identifikatu zituzten polizia-indarrek, eta 15.000 euroko isunak ezarri dizkiete dituzte guztira.
"Errepresioaren gainetik", lan politikoa egiten segituko dutela aldarrikatu dute GKSko kideek: "Eskubide politikoen alde eta faxismoaren aurka, jarrai dezagun borrokan".
Joan den urtarrilaren 31n, 10.000 lagun mobilizatu ziren Iruñean eta Bilbon (Bizkaia), GKSk faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren kontra antolatutako manifestazioetan. Aurreko asteetan, jendetzak Euskal Herri osoan barrena zabaldu zuen faxismoaren eta estatu-autoritarismoaren aurkako mezua, kaleetan propaganda zabalduz, hamaika aurkezpen-saio eta egitarau eginez, eta abar. Lan horren guztiaren emaitza izan ziren Nafarroako eta Bizkaiko hiriburuetako mobilizazio jendetsuak.