ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Matheus Cenali
2022/09/08 16:08
Inflazioa %6koa da gaur-gaurkoz Frantziako Estatuan, baina emaitza horiek ez dute luze joko. Frantziako Estatistika Institutuaren (INSEE) azken datuek diotenez, jakiak "bereziki" garestituko dira 2022. urte amaierarako. Zehazki, elikagaien inflazioa %12rainokoa izan daitekeela dio ikerguneak. 

Orain arte, Estatuaren esku-hartzeak baino ez du saihestu inflazioak joera orokorrak jarraitzea. Emmanuel Macronen gobernuak 26.000 milioi euro bideratu ditu dagoeneko energiaren zein erregaien prezioei salneurri maximoak ezartzeko. Hala ere, Eliseoetatik datozen neurrien eraginkortasuna agortzear da. 

Ekonomiaren azken pronostiko-taulen erdian, inflazioaren inguruko estatistika batek ekonomialarien arreta deitu du: +%11,7. Abuztuan %7,7koa izan ondoren, institutuak iragarri du elikagaien inflazioa gero eta handiagoa izango dela abenduan, urtebetean ia %12ko aldakuntza-tasa izateraino. Hilabete berean, kontsumitzailearentzako prezioen indizea %6,6 igotzea espero da. Prezioen igoera nabarmendu zenetik lehen aldiz, elikagaiak izango dira inflazioaren igoera gehien baldintzatuko dutenak, energiaren aurretik.

INSEEko ekonomia saileko buruzagiak aipatu duenez, "produktu fresko zein ez-freskoei" eragingo die horrek. Haren hitzetan, "ekoizpen-kostuen areagotzeak izan duen eragin partzial eta gradualak" azalduko luke fenomeno hori. Izan ere, ekoizpen-kostuen eraginak hilabete batzuk beranduago antzematen dira azken produktuetan. Dena den, nekazal ekoizpenaren kostuak "bereziki" handitu dira 2020ko uztailaren eta 2022ko hilabete berdinaren artean: %35.

NO HAY COMENTARIOS