AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Aiztondoko Gazte Asanblada
2020/03/06 12:51

Gaur goizean, martxoak 6, Zizurkilen (Gipuzkoa) kokatutako Kaxilda gaztetxea hustu du Ertzaintzak, 09:30ean. Aiztondoko Gazte Asanbladak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, goizean goiz bertaratu eta gaztetxeko atea bota dute ertzainek. Eraikinaren legezko jabeak sartu dira gero.

Epaile batek abenduaren 13an eman zuen Kaxilda berehala husteko agindua, gaztetxearen eta bertako bi kideren aurkako epaiketa egin eta hamar egunera. Hiru hilabeteko espetxe zigorra ere ezarri zien bi auzipetuei.

Hala, gaur goizean izan da poliziek epailearen ebazpena egikaritu duten unea. "Indar errepresiboen" eraso horren aurrean, gaztetxeen defentsa berretsi du Aiztondoko Gazte Asanbladak: "Gaztetxea behar-beharrezko tresna dugu langileok antolatzeko". Bestalde, aurki informazio gehiago helaraziko dutela iragarri dute.

Hondarribia eta Zizurkil

Aste honetan Euskal Herrian izan den bigarren desalojoa da gaurkoa: atzo, martxoak 5, Hondarribiko Gaztetxea hustu zuen Ertzaintzak. Egun berean ireki zituzten Kaxildako eta Hondarribiko Gaztetxeko ateak, iazko apirilaren 19an, Zizurkilgo lantoki ohi bat eta Hondarribiko Egiluz jauregia birjabetuta.

EZ DAGO IRUZKINIK