AKTUALITATEA / Soldata sistema
Zazpi langile kaleratu ditu Irungo ALCAD enpresak
Astelehen honetan kaleratu ditu Irungo ALCAD enpresak zazpi langileak, eta langile batzordeak dio negoziaketarik eta elkarrizketarik gabe bota dituztela.
2022eko otsailaren 2
Zazpi langile kaleratu ditu Irungo ALCAD enpresak

Guztira zazpi langile kaleratu ditu astelehen honetan Irungo (Gipuzkoa) ALCAD enpresako zuzendaritzak, ELA sindikatuaren arabera. Langile batzordeak dio zuzendaritzako kideek langileekiko duten jarrerak "okerrera" egin duela azkenaldian, eta testuinguru horretan kokatzen ditu kaleratzeak.

Hori dela eta, langileak elkarretaratzeak egiten ari dira egunero, 14:00etan, enpresako atarian.