AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Zardoya Otiseko langileen mobilizazioa. Argazkia: ELA
2021/12/14 09:59

Zardoya Otiseko langileek azaroaren 22an ekin zioten grebari eta, hilaren amaieran deialdia luzatu ondoren, abenduaren 27ra arte lanuzteei eutsiko dietela erabaki zuten atzo. Zardoya Otisek Gasteizen (Araba), Donostian (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa) eta Bilbon (Bizkaia) ditu plantak, eta 2000. urtean iraungitako Espainiako Estatu mailako hitzarmena aplikatzen zaie lau lantoki horietako langileei ere.

Enpresa-hitzarmen propioa lortzeko asmoz ekin diote grebari, eta bultzatutako negoziazioetan zuzendaritzaren "errespetu faltak" izan direla kritikatu du ELA sindikatuak; antza, plantillaren eskaerak gutxietsi ditu.

Besteak beste, zuzendaritzak langileen soldatak igotzea deuseztatu du —etekin "itzelak" metatzen dituen bitartean—, ez du lanpostu gehiago sortzeko bermerik ematen —lan-karga handia zela-eta egin zuten eskakizun hori beharginek—, Espainiako Estatuan mahai gainean dagoen lan-erreformaren hainbat atal aplikatu nahi ditu, eta uko egin dio urteko lanaldia mugatzeko eskaerari.

EZ DAGO IRUZKINIK