AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA.
2021/07/29 19:51

Uztailaren 7an hasi zuten greba Zamudioko (Bizkaia) Pine Equipos Electricos enpresako langileek. Izan ere, zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espediente bat ireki zuen, eta 60 langileetatik 40 kaleratuak izatea jasotzen zuen neurriak.

Pandemia garaian ohikoa izan den argudio bati heldu zion zuzendaritzak kaleratzeak justifikatzeko; alegia, enplegu-erregulazioaren beharrezkotasuna "egoera koiunturaleko zailtasunei" egotzi zien enpresak.

Hala, lanuzteei ekin zieten soldatapekoek eta, hasieran asmoa baldin bazen ere grebak bi aste irautea, hiru astez luzatu da azkenean. Uztailaren 16rako lortu zuten langileek zuzendaritzak kaleratzeak erdira murriztea eta, grebari eutsi ondoren, enplegu-erregulazioko espedientea bere osotasunean atzera botatzea lortu dute, atzo jakinarazi zutenez. 

EZ DAGO IRUZKINIK