AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Unamunoko eserialdia.
2022/10/21 11:38

Gero eta gutxiago geratzen da Ikasle Abertzaleakek Hego Euskal Herriko Bigarren Hezkuntzan deitu duen ikasle grebarako, eta giroa berotzen ari da ikastetxeetan. Hurrengo ostegunean, urriaren 27an, egingo dute greba ikasleek, "politikarien iruzurrari eta hezkuntza erreformei aurre egiteko", eta "ikasleon arazo errealak gaindituko dituen hezkuntza sistema bat" aldarrikatzeko. Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) nahiz Iruñean (Nafarroa) izango dira mobilizazioak, Hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu! lelopean.

Azken egunetan, tokian tokiko IAko taldeek grebara deitzeko ekintza ugari egin dituzte hainbat zentrotan. Ikasleek eserialdiak egin dituzte, esaterako, Bilboko Unamuno institutuan, Azpeitiko (Gipuzkoa) Urola BHI institutuan, Gasteizko Ikasbidean eta Koldo Mitxelenan nahiz Gernikako (Bizkaia) institutuan; Iruñerriko (Nafarroa) Iturrama ikastetxeko ikasleak, berriz, zentroko atarian elkartu ziren asteazken goizean, eskoletara sartu ordez. Horretaz gain, greba deialdia aurkezteko saio ugari egin dituzte IAko kideek Hego Euskal Herri osoan barrena.

IAk salatu duenez, greba egiteko trabak jarri dizkiete ikasleei hainbat eta hainbat ikastetxetan, greba egiteko eskubidea ukatuz. Unamuno ikastetxean, adibidez, horren harira egin dute eserialdia ikasleek aste honetan.

EZ DAGO IRUZKINIK