Aurreko astean kanporatu zuten Athleticeko zale bat Bilboko (Bizkaia) San Mames futbol zelaitik, Donetseko bandera bat eramateagatik. Kieveko Dynamoko zale faxistek, White Boys Klub modura ezagunak, horren ostean zabaldu dituzte Ukrainako Armadaren obusen zenbait irudi; Donbasseko biztanleei eraso egiteko erabiliko dira jaurtigai horiek. Dynamoko faxistek misilak margotu dituztela ikus daiteke argazkietan.
Euskal Herrira zuzendutako mezu faxistak idatzi dituzte; hala nola, "Separatistas, hijos de puta. Arriba España", "Vascongadas es España", "Intxaurrondo, haber cavado mas hondo" [Donostiako (Gipuzkoa) kuarteleko torturei erreferentzia eginez] eta "Euskal presoak cámara de gas" irakur daiteke obusetan.