AKTUALITATEA / Uib
UIB hirugarren astez mobilizatu da Arte Ederren Fakultateko materialaren kostua salatzeko
Dozenaka lagun bildu dira gaur eguerdian Leioako Arte Ederren Fakultate aurrean, 'Unibertsitateko kostuak doan!' lelopean. Hala, hiru aste bete ditu Unibertsitateko Indar Batasunak eskola-materialaren doakotasunaren aldeko borrokan.
2020eko otsailaren 19
UIB hirugarren astez mobilizatu da Arte Ederren Fakultateko materialaren kostua salatzeko

Gaur, hilak 19, Unibertsitateko Indar Batasunak deituta, elkarretarazea egin dute dozenaka pertsonak Leioako (Bizkaia) campuseko Arte Ederren Fakultate aurrean. Unibertsitateko kostuak doan! zioen mobilizazioak buru zuen pankartak. UIBk eskola materialaren "gehiegizko kostua" elkarretaratze bidez salatzen duen hirugarren asteazkena da jada.

Kostuak borrokatzen

Arte Ederretakp okasleek lehen salaketa ekintzetatik adierazi izan dutenez, materiala erosteko, 600 eurotik gora gastatzen dituzte graduko lehen bi ikasturteetan. Kostu horiek murriztea helburu, eskakizun formalak egiten eta problematika sozializatzen jardun dute azken hilabeteetan.