AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Ahotsa.info
2023/01/25 19:13

Iruñeko (Nafarroa) Txantrea KKE kirol instalazioetako langileek greba hasi zuten atzo, urtarrilaren 24an. Azaldu dutenez, 2019an sinatu zuten azken lan-hitzarmena eta, inflazioaren igoera ikaragarriaren testuinguruan, soldatak ez dira Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) igoerarekin batera igo. Hala, salatu dute azken hiru urteetan %12,5 igo dela KPIa eta, bitartean, izoztuta egon dela euren ordainsaria.

Egoerari aurre egiteko, lan-ituna berritzeko negoziazioak hasi zituzten zuzendaritzarekin. Elkarrizketak blokeo egoeran zeudenez, baina, grebara jotzeko erabakia hartu dute. Bi astez egingo dituzte lanuzteak, "plantillaren egoera kaskarra agerian uzteko" eta "soldatak epe mugagabean izoztuta ez egoteko". Gaineratu dute beharginen soldatak ez direla "elkartearen arazo ekonomikoaren kausa". Greba ez ezik, sindadura-bilketa bat ere jarri dute martxan, zuzendaritza-batzordeak "ezohiko batzar bat egin dezala eskatzeko".

Nafarroako Kirol Kudeaketako langileak greban

Hiru hilabetez eutsi diote grebari Nafarroako Kirol Kudeaketako langileek eta, antza denez, UGT zein CCOO sindikatuek aurre-akordio bat sinatu dute. Horrek, besteak beste, urteko %4,5eko soldata-igoerak ezartzen eta baja osagarriak hobetzen ditu.

ELA edota LAB sindikatuek ez dute aurre-akordioa sinatzeko asmorik adierazi, izan ere, neurriek ez dute langileen "erosahalmena bermatzen". Halaber, greba zehatz honetan langileek pairatutako "errespetu faltak eta greba eskubidearen urraketa etengabeak" salatu ditu ELAk. Batik bat, udalek grebalariak ordezkatu, "funtsezkoak ez diren zerbitzuetan zerbitzu minimoak ezarri" edota kirol instalazioak udal langileen bitartez ireki dituzte greban zehar.

EZ DAGO IRUZKINIK