AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Cadena Ser
2025/03/27 12:23

"Trapagaranek muga bat dauka. Herri seguru eta gaizkilerik gabeko baten alde". Hala dio Trapagaranen (Bizkaia) bihar arratsalderako antolatu duten manifestazioaren deialdiak. Leloak gogora ekartzen ditu Euskal Herrian, azken urtean, pertsona migranteak jopuntuan jartzeko izan diren beste mobilizazio batzuk. Izan ere, oraingoan ere berdina da asmoa: abandonatutako eraikin batean bizi diren pertsonak seinalatuko dituzte protestan.

Bere garaian suhiltzaileek erabiltzen zuten udal-eraikinean bizi dira gaur egun 30 bat pertsona migratzaile. Herriko hainbat sektoretan, haiek kriminalizatzen ari dira, "delinkuentziaren" eta "segurtasun faltaren" eragiletzat jota. Horri lotuta, beste hainbat herritan gertatu den modura, jatorri jakin bateko pertsonen aurkako gorroto-mezu arrazistak indartu dira kaleetan eta sare sozialetan.

Jendartean hedatutako jarrera erreakzionarioaz gain, udal-gobernuak eta polizia-indarrek ere egin dute eraikinean bizi diren pertsonen kontra. Aste honetan bertan egin dute haien aurkako operazio bat udaltzainek, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak: 21 lagun identifikatu eta zortzi atxilotu dituzte. Gainera, badirudi udalak asmoa duela espazioan bizi diren pertsona guztiak euren bizitokitik botatzeko, kale gorrian utziz. Epaile batek horretarako baimena eman omen du, eta Miguel Angel Gomez (PSE) buru duen udal-gobernua polizia-indarrekin harremanetan jarri omen da jadanik, kaleratzea gauzatu eta eraikina "lehenbailehen" ixteko.

EZ DAGO IRUZKINIK