AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/12 17:33

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, igande gauean Ertzaintzaren karga bat izan zen Tolosan (Gipuzkoa). Inauterien ospakizun bete-betean, jendearen aurka oldartu zen Polizia, hainbat gazteren arteko liskar bati aurre egitea aitzakiatzat hartuta. Ertzainek istiluen aurkako armak (jaurtigailuak kasu) erabili zituzten kalean zeudenen kontra, eta larriki zauritu zuten 16 urteko gazte bat, begian; pilotakada bat jaso zuen.

Poliziak, bestalde, hainbat gazte miatu eta identifikatu zituen, eta bi pertsona eraman zituen atxilo. Barra luzagarri bat zeramatela argudiatu du Ertzaintzak.

Tolosan izandako jazarpen poliziala salatzera deitu du eskualdeko Kontseilu Sozialistak. Astearterako, otsailaren 13rako, antolatu du manifestazio bat: 18:00etan hasiko da Triangulo plazatik.

EZ DAGO IRUZKINIK