AKTUALITATEA / Itaia
Tolosako kiroldegian izan den azken erasoaren kontra, protesta bat antolatu du Itaiak
Emakume bati eraso dio gizon batek kiroldegian. Horren kontra antolatzeko, asanblada ireki batera deitu zuen Tolosaldeko Itaiak, eta protesta bat egingo dute gaur arratsaldean.
2024eko urriaren 25
Tolosako kiroldegian izan den azken erasoaren kontra, protesta bat antolatu du Itaiak

Aste honetan, beste eraso matxista baten berri eman du Tolosaldeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak: emakume bati eraso dio gizon batek Tolosako (Gipuzkoa) kiroldegian. "Eraso matxisten normalizazioaren" eta "erasotzaileen inpunitatearen" kontra, antolatzera deitu zuen Itaiak, eta asanblada ireki bat egin zuen auzia lantzeko.

Atzo izan zen asanblada jendetsua, Tolosako Kultur Etxean. Azken erasoaren salaketari lotuta, mobilizazio-deialdi bat egin dute, gainera. Gaur arratsaldean izango da, 19:30ean Euskal Herria Plazan.