AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: P├║blico
2022/05/23 15:03

Ofiziala da: Alemaniako Siemens Energy enpresak dauka Euskal Herriko Siemens Gamesaren %67ko kontrola, eta dagoeneko egin du eskaintza publiko bat falta zaion herena erosteko. Hain zuzen, Siemens Energy 3.722 milioi euro ordaintzeko prest dago Siemens Gamesa osorik eskuratzeko.

Espainiako Estatuan ia 5.000 beharginek jarduten dute Siemens Gamesarentzat, eta Zamudion (Bizkaia) dago egoitza nagusia. Azken berriek kezka sortu dute langileen artean, ez baitago argi zeintzuk izango diren enpresa Siemens Energyren esku egotearen ondorioak. Azken urteetan 2.500 milioi euroko galerak izan dira Siemens Gamesan; horietatik 780 milioi euro, hain zuzen, azken urte erdian galdu dira.

Christian Bruch Siemens Energyko kontseilari ordezkariaren arabera, "ekintza bateratua eta kudeaketa eraginkorragoa" dituzte helburu, eta "egiturazko optimizazioa" bilatuko dute neurri berrien bidez. Bruchek dio oraingoz ez dutela Siemens Gamesaren egoitza eta jarduna lekualdatzeko asmorik, baina ohartarazi dutenez, zuzendaritza Madrildik ari da lanean jada. Siemens Energyk Alemanian eta Danimarkan ditu baliabide gehienak, dena den.

Zuzendaritzarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Espainiako Gobernuarekin biltzeko eskaera egin du Siemens Gamesako langile batzordeak, uste baitu gaur egungo egoitza eta jarduna tokialdatzeko arriskua dagoela. Siemens Gamesaren lantegiak erosten hasi zirenetik, 1.500 lanpostu suntsitu direla jakinarazi dute.

EZ DAGO IRUZKINIK