AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/03/19 11:05

Durangoko (Bizkaia) Salestarren Komentua aurrerantzean "langile klaseari zabalduta" egon zedin. Horixe izan da Kontseilu Sozialista Durangaldearen (Bizkaia) asmoa. Sekulamendi Zentro Sozialista gisa birjabetu zuen espazioa, eta astebetez atontze-lanak egin ostean, gaur goizean atera du argitara proiektua. Komentua hemezortzi urtez egon da hutsik, eta "eztabaida eta lan politikorako, hartu-emanerako zein kultura eta arte sozialistaren garapenerako gune" bilakatzeko birjabetu dute Kontseilu Sozialistako kideek.

Sekulamendi Zentro Sozialistak hamaika proiektu zehatzi aterpe ematea izan da haien helburua; hala nola, oinarrizko produktuen Elkartasun Biltegiari, eskualdeko Langile Autodefentsa Sarearen arreta-bulegoari nahiz liburutegi proiektuari. "Babes eta elkar-laguntza akademikorako, formakuntza politikorako zein kultur aisialdirako" espazioa izango litzateke liburutegia. Bestalde, Kontseilu Sozialistako kideek goizean jakinarazi dute erabilera anitzeko gelak egokituko" zituztela Sekulamendin, "herriko eragileek balia" zitzaten.

"Gure helburua eskualdean grina iraultzailea eta antolakuntza sozialista hedatzea da. Horretarako, langile klasearen interesen alde lan egiteko proiektua abiatu dugu espazioan, gehiengo sozialaren interesen alde lan egitekoa", adierazi du goizean Kontseilu Sozialista Durangaldeak. Zentro Sozialistaren bidez "Mugimendu Sozialistaren garapenean urrats bat aurrera egitea" eta "eskualdean grina iraultzailea eta antolakuntza sozialista hedatzea" izan da helburua, nabarmendu duenez.

19:00etan, elkarretaratzea

Kontseilu Sozialistak 11:00etan eman du birjabetzearen berri, eta ordubete ingurura bertaratu da polizia. Polizia-agenteek lau kide identifikatu dituzte orduan. Pixkanaka areagotu da poliziaren presentzia, eta Kontseilu Sozialistako kideek ia 14:30ean jakinarazi dute dagoeneko hustu dutela Sekulamendi.

Arratsaldean mobilizatzera dei egin dute; hain zuzen, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan, Durangoko Andra Marin.

EZ DAGO IRUZKINIK