AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Gasteiz Hoy
2025/02/17 08:10

Atzo iluntzean, Ertzaintzak sarekada handi bat egin zuen Gasteizko (Araba) Salburuako Gabriela Mistral futbol-kantxetan. 1vs1 txapelketa bat zegoen antolatuta bertan arratsaldeko 17:00etarako, eta gazte ugari ari ziren horretan parte hartzen. Adin txikiko hainbat pertsona ere han ziren, tartean 10 urtekoak. Hala ere, eta argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, iluntzean 50 ertzain inguru bertaratu ziren eta txapelketaren bueltan bildutako jendearen aurka oldartu ziren.

Poliziek atxikirik izan zituzten gazteak, nahiz eta, haiek azaldu duten modura, futbolean jokatzen besterik ez ziren ari. Banan-banan miatu eta identifikatu zituzten guztiak zonaldeko arkupe batzuetan, eta gero, pixkanaka, joaten utzi zieten batzuei. Gasteiz Hoy atariak jakinarazi duenez, aurrez antolatutako operazio bat izan zen, ertzainak arratsaldetik egon baitziren Euskadiko Hiriburuaren Etorbidean, zain, eta badirudi biktimak ustekabean harrapatzea zela asmoa. Ertzaintzak istiluen aurkako sei furgoi, patruilako lau ibilgailu, txakurren unitatea eta dron bat mobilizatu zituen sarekadarako, baina ez du zehaztu zerk bultzatu zuen operazioa.

Aipatutako hedabideak jaso duenez, haserrea erakutsi zuten jazarriak izan ziren gazteek. Futbol-kantxetan operazioa izan zen unean haur txikiak ere bazirela nabarmenduz, azaldu zuten kirol-txapelketa batez gozatzen besterik ez zirela ari: "Une oro jolasean ibili gara, inolako arazorik gabe, poliziak hori gelditzeko eta gu miatzeko bertaratu diren arte. Eta ez dute inor ezerrekin harrapatu".

EZ DAGO IRUZKINIK