AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Kontzentrazioa Sistem Melesurren, atzo. Argazkia: @CCOOEuskadi
2021/01/14 19:04

Trapagarango (Bizkaia) Sistem Melesur Energia enpresako langileek lanuztea eta elkarretaratzea egin zituzten atzo, urtarrilak 13, asteartean bizia galdu zuen langilearen hilketa salatzeko. Lan istripurik ez lemapean batu ziren beharginak.

Aurten, lanean ari zela eraila izan den lehenengo langilea da Euskal Herrian. Sindikatuen aurreko urteko datuen arabera, lanpostuetan 70 erailketatik gora izan ziren 2020an.